Sistema inmunologikoa eta elikadura

SISTEMA INMUNOLOGIKOA ETA ELIKADURA

Orain, konfinamendu egoerak malgutasun handiagoa duen honetan, gehiago zarete errespetatu edo jarraitu beharreko jarraibideei buruz galdetzen didazuenak. Horregatik, gaurko postean, sistema immunologiko aktibo bat mantentzen lagun diezaguketen elikagaiei buruz hitz egingo dugu, une honetan eta beti hagitz interesgarria dena.

Immunologi sistema aktibo batekin, hobeto egingo diegu aurre gaixotasun eta infekzioei. Bai aipatu behar da, immunitate sistema hobetzeko, gorputz inflamazioak sahiestu behar ditugulka, hertze flora indartu, atsedena eta estresa errespetatu, ariketa fisikoa egin, eta orain ikusiko dugun bezala, elikadura osasuntsu bat eraman.

Bitamina eta mineraletan aberatsa den elikadura bat eraman nahi badugu, inguruko elikagai natural, biologiko eta garaikoak jateak izugarrizko garrantzia du, horrela lortuko baitugu nutriente hauen biodisponibilitatea hobea izatea. Gaur egun hain modan dauden produktuak, etiketan bitamina edo mineral honetan aberatsa jarzen duenak, behin ere ez digu elikagai osasuntsu batek bezainbertze nutriente eskeiniko. Horregatik, orain, inoiz baino garrantzitsuagoa da elikagaiak jatea, ez produktuak, eta, ahal dela, urtarokoak, ingurukoak eta biologikoak.

Kontuan hartu beharreko bitaminen artean honako hauek daude:

  • C bitamina asko duten elikagaiak: kiwia, laranja, limoia, aza kizkurra, brokolia, marrubiak, espinakak, piperrak.
  • A bitaminan aberatsak diren elikagaiak: azenarioa, brokolia, aza, espinakak, meloia, albarikokak, kirtena, intxaurrak, almendrak, haragia -oilaskoa, indioilarra, txahala-, arraina.
  • D bitaminan aberatsak diren elikagaiak: eguzkia izango litzateke garrantzitsuena bitamina hori lortzeko. Baina elikagaiei dagokienez, arrain urdina -atuna, izokina, bokereiak, antxoak, sardinak, berdela… -, arrautza -gorringoa, batez ere, txahal-gibela –
  • Magnesioan aberatsak diren elikagaiak: almendrak, espinakak, kinoa, babarrunak, ahuakatea.
  • Selenioan aberatsak diren elikagaiak: Brasilgo intxaurrak, haziak -kalabaza eta ekilore pipak-, arroz integrala, arrainak, itsaskiak.
  • Zink askoko elikagaiak: itsaskiak -ostrak, txirlak… -, hurritzak, almendrak –
  • Sistema immunean laguntzen duten elikagaiak ere garrantzitsuak dira, hala nola baratxuria, kurkuma edo jengibrea.
  • Aipatu behar da askotan elikagai horiek sartzea bezain garrantzitsua izaten dela ahultzen gaituzten elikagai guztiak saihestea, energia kentzen digutenak, hala nola, eszitanteak – freskagarri mota guztiak, kafea, alkohola…-, azukreak eta horien eratorri guztiak, produktu finduak edo refinatuak eta industriak ekoitzitako produktu guztiak.

Benetako janariz betetako elikadura sinpleak lagunduko digu gehien, orain eta beti!

HORREGATIK, KALITATEZKO ELIKAGAIAK JATEAREN GARRANTZIA AZPIMARRATZEN JARRAITUKO DUT.

Compartir

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko. Beharrezko eremuak * markatuta daude

9 − three =

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Este es mi pequeño rincón

Desde el que te cuento todo lo que necesitas saber y qué puedes ir haciendo tú para mejorar tu alimentación y tu salud desde hoy mismo.