Kontua ez da dena light jatea, koiperik gabe, azukrerik gabe eta kaloriak zenbatzen ibiltzea.
Askoz ere praktikoagoa, malguagoa eta dinamikoagoa den zerbaitez ari naiz
Zer ongi eta zerk ez dizu on egiten ezagutzeaz, entzuteaz eta konturatzeaz ari naiz.
Elikadura zure aliatua nola izan daitekeen ulertzea.
Kirola kaloriak gastatzeaz aratago doala konturatzea.
Loaren garrantziaz ohartzea.
Pentsatzen dugunak eta gure mentalitateak duen inpaktua kontutan hartzeeaz.
Elikadura, berez, ez delako soluzio bakarra .
Ikasi guztiaz prozesuaz gozatzen.
2008an Kimetz Belardenda ireki nuenean dena aldatu zen (enlace a la página web de Kimetz). Hor ireki zen bide zoragarri honetarako atea. Egia bihurtutako ametsa zen. Ez nekiena, amets horrek hainbertze emango zidalia zen. Bai maila pertsonalean, baita profesionalean hainbertze lagun ziezadakeela. Ezta hain opari handia izango litzatekeenik ere.
Erran dezaket gehien gustatzen zaidan horretan lan egiten dudala, bizitzak hobetzen lagunduz.
Mundu honetan sartzeak terapia naturalen unibertsoari ateak ireki zizkidan eta orduan puzzlearen piezek klik bat egin zuten.
Nutrizioari eta dietetikari buruz ikasitako guztiak, osasuna modu holistikoagoan eta osatuago batean lantzeko osagarri perfektua aurkitu zuen. Sintoma ezberdinek, ondoezak, minek… dena zentzua hartzen hasi zen.
Harrezkero, etengabe teknika eta terapia berriak ikasten ari naiz, osasuna hobetu eta ongi sentitzera bideratzen digutenak: nutrizio energetikoa, medikuntza txinatarra, makrobiotika, terapia emozionala, terapia esentziala, terapia esentzial metodoa, biodeskodifikazioa, nutrizio zelularra eta psikoneuroinmunologia.
Nire kontsultatik pasatzen diren pertsonei ematen dizkiedan gomendio guzti-guztietan sinesten dut, haien elikadura, osasuna eta ongizatea hobetzeko asmoz. Bere bizitza hobetuz.
Eskaintzen dudan guztia praktikan jartzen dut nire eguneroko bizitzan, neure buruarekin eta familiarekin. Eta poz pozik nago nire etxean ez ezik, nire bezeroen bizitzetan ere funtzionatzen duela ikusteaz.
Entzutera, sentitzera eta errespetatzera laguntzen dit. Eguneroko erritmoa gelditu eta nirekin konektatzera.
Agian entzungo zenuen noizbait gorputzak oihukatzen duela zure ahoak ixiltzen duena. Sintoma bakoitza, ondoez bakoitza, min bakoitza oreka funtzional edo emozionalik ez dagoela, edo desbalantze energetikoa dagoela adierazten duen irudikapen fisikoa baino ez da.
Zure esku dago kontzientzia hartzea eta lehen pausoa ematea, zure osasuna hobetzeko eta egunero ondo sentitzeko.
Entzutera, sentitzera eta errespetatzera laguntzen dit. Eguneroko erritmoa gelditu eta nirekin konektatzera.
Agian entzungo zenuen noizbait gorputzak oihukatzen duela zure ahoak ixiltzen duena. Sintoma bakoitza, ondoez bakoitza, min bakoitza oreka funtzional edo emozionalik ez dagoela, edo desbalantze energetikoa dagoela adierazten duen irudikapen fisikoa baino ez da.
Zure esku dago kontzientzia hartzea eta lehen pausoa ematea, zure osasuna hobetzeko eta egunero ondo sentitzeko.
Zuretzat hain garrantzitsua bada puzte-sentsazio hori jaistea, digestio-min hori hobetzea, zure lagunekin edo familiarekin irtetea horrek guztiak sor diezazukeen deserosotasunik gabe.
Hasi gaur, ez gehiago itxaron!
Bete FORMULARIO HORIEK ETA BALORATU BEHAR DUGU LAGUNTZEA
Zer jaten duzu, nola jaten duzu eta noiz jaten duzu? Oso pista baliotsuak dira zure ondoezaren sakontasunera iristeko.
Deskargatu doan nire ebook “ikasi nutrizio-etiketa irakurtzen” eta “nire asteko menua” plantila, eta erregistratu astebetez jaten duzun guztia, gero modu objektiboan aztertu eta nola elikatzen zaren ulertu ahal izateko.
Error: No feed found.
Please go to the Instagram Feed settings page to create a feed.