Arrautzak

ARRAUTZAK
Badakizu zer esan nahi duten arrautzen oskolean inprimatutako kodeek? Konturatu zara inoiz arrautzek kode bat daramatela? Etxekoak izan ezik…
Batez ere, arrautzan agertzen diren lehen bi zenbakiei emango diogu garrantzia. Oiloak eraman duen elikadura mota adierazten baitu. 0 eta 1 zenbakiak dira egokienak gure osasuna zaintzeko.
0: Pentsu ekologikoarekin elikatutako landako oiloak dira. Landako oiloen antzera hazten dira, baina nekazaritza ekologikotik datorren pentsua jaten dute.
1: Landako oiloak. Janaria eta ura jasotzeko leku itxi zabal batez gain, landako oiloek aire zabalera ateratzeko aukera dute, mugitzeko, eskaratzeko, mokokatzeko… naturan modu azkez ibiltzeko.
2: Lurrean hazitako oiloak, baina barrualdean. Lurrean haziak izan arren, kaiolatu gabe, hauek ez dute kanporako irteerarik. Hau da, ingurune itxi batean hazten dira, ura eta elikagaiak, errulekuak eta atsedenlekuak ere izaten dituzte.
3: Kaiolan hazitako oiloak. Espainiako hazkuntza motarik ohikoena da. Arrautzak errazago biltzeko aukera ematen du, simaurrarekin zikindu ez daitezen. Oiloek ura dute eskura eta pentsuz elikatzen dira. Kaiolek garbiketa eta osasun-kontrola errazten dute. Hazkuntza espazio txikietan garatzen dira, non animaliaren mugikortasuna ia nulua den.

Eta gainerako digitoek zer erranahi ote dute?
Hurrengo bi letrak Europar Batasuneko estatu kidearen kodea dira, eta gainerakoak baserria identifikatzekoak. Lehenengo biak jatorrizko probintzia dira, hurrengo hirurak baserria dagoen udalerriaren kodea, eta azkenak, berriz, baserria bera identifikatzen ari dira udalerri barruan.

Compartir

Utzi erantzuna

Zure e-posta helbidea ez da argitaratuko.

thirteen + sixteen =

Gune honek Akismet erabiltzen du zaborra murrizteko. Ikusi nola prozesatzen diren zure erantzunen datuak.

Este es mi pequeño rincón

Desde el que te cuento todo lo que necesitas saber y qué puedes ir haciendo tú para mejorar tu alimentación y tu salud desde hoy mismo.